GORLIZ
GAZTELU BAT ARREZIFEEN GAINEAN
GAZTELUTXOKO ZEHAR-EBAKIA
Duela 120 milioi urte eratu zen Azkorriagako lurmuturrak osatzen duen muino hau, koralezko eta moluskuzko arrezife batetik zein Kretazeoaren amaieran desagertu ziren errudistetatik abiatuta.Itsasotik edo Barrikako itsaslabarretatik begiratzen baduzu, Gazteluko puntako materialen kolorea bat-batean aldatzen dela ikusiko duzu. Hain zuzen ere, hortxe dago Behe Kretazeoko flysch beltzaren eta Goi Kretazeoko karezko flyscharen arteko trantsizio-gunea.
Itsasotik edo Barrikako itsaslabarretatik begiratzen baduzu, Gazteluko puntako materialen kolorea bat-batean aldatzen dela ikusiko duzu. Hortxe dago arrezife-karehaitzen eta karst baten betegarri diren hondarren arteko trantsizio-gunea, kareak disolbatu zituen prozesua; horrela, ondoren hondarrez beteko ziren barrunbeak eratu ziren.